XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mahomak bere pentsabideari moldeak Medinan ezartzen dizkio.

Haren mugidak, ideologi mugimendu bat dirudi.

Fedea militargintzaz eta indarrez babesten da.

Gerrate Sandua proklamatzen du fede berriaren eskabideak aurrera eraman ditzan.

Erlijio aitzekiaz, Mahomaren asmoa, tribuen batasuna eskuratzea da.

Mahomak pizturiko suak galanki hartuko du sugarra arabiarren bihotzetan.

Gidari trebeak buru dituztelarik, arabiarrek fede berria beren mugaz haruntz eramanen dute, Sorkalde Erdian lehenik, gero Ifar Afrikan, eta azkenik Europa zehar.

Mahoma hil ondoan, iskanbila sortuko da nor izanen mugimendu berriaren gidari.

Honela, bi kalifa sortuko dira, bakoitza profetaren benetako ordezko bezala.

Islamdarrek indarrez ezartzen zuten fedea, samaldan eta batean erasoz.

Haien bultzada eta inbasioaldia eutsezinak ziren.

Batasunez eta organizazioz horniturik zeuden; beste herriak ez zeuden prestaturik halako gizaboladari efektiboki eusteko.

Haseran, batez ere, konprentsio giro bat azaldu zuten arabiarrek erasotako zenbait herritan, bertakoen kultura eta ohiturak errespetatuz.

Arabiarrak jarichies eta shiies artean banatzen dira.

Haiek, erlijioa materialki hartzen dute, moralitatearen jatorria onartu gabe.